XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

@- Geienak gutarrak, Mañex, Pello, Batist, Errosa ta konpañia, eta beste ollo-zale eta lapiko zar zale asko.

- Aizazu ¡Santos gizajoa! ¿Bazegoan bide artan uso-ezurrik?.

- Eztakit ba orixe.

¿Zergatik galdetzen dirazu ori?.

- Eske... trukada egingo genduke, olloak utzi ta usuak ekarriaz....

@- Ez, ez; ez gaitezen jarri bañu aietarako arriskuan.

Saskiak egiñ eta saskiak saldu izandu zan ezkondu ziranetik aurrerakoan, Santos eta Premiña'ren bizimodua.

Ollorik iñun gutxitzen zanik etzuen iñork esaten; geitzen zanik ere ez; baiño orduantxe ere, geitu baiño gutxitu obeki egiten ziralako errezeloa... baiño...¡bai zera!...¿Errezelua?¡ka!... Auntza beti mendira; baiño ijitoak; eztu aldaparik igo nai.